XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskema honen kontraposturan, osasuna gizonaren eta honen ingurunearen prozesu integratzaile bezala ulertuko lukeena, Estatuak indibiduoari eta komunitateari garantizatu beharreko eskubide bilakatzen da.

Eta hori, gizarteko sektore ekonomiko eta sozialen arteko harreman organizatuaren bidez, azkenik lehen mailako egitamu politiko bilakatuko litzatekeelarik.

Osasunerako ekintzak

Helburu ideal horren irispidean, medikuntzaren ezagupenak eta teknika, osotasunezko testuinguru organizatu batetan aplikatzea suposatuko lukeen neurri zerrenda bat aurkitzen da, hitz batean esateko.

Testuinguru horretan eta osasun planifikapen baten bitartez, elkar erlazionatuko bailirateke sektore ekonomiko eta sozial desberdinak, oinarrizko osasun eginkizunaren desarroiloarekin zerikusirik duten neurrian.

Osasunerako Ekintzak dira, komunitatea osasunaren prozesuan integratzera zuzendurikoak, beraz.

Osasun heziketa

Ezinbestekoa da populazio osoarengana zuzenduriko informazio lana, baldin populazio horrek komunitatearen osasunarekiko duen zeregina bere egin eta beteko badu.

Sexu heziketa, bizitzako ohiturei buruzkoa, norberaren higieneari buruzkoa, famili plangintza, etab., osasunaren aurrerapenerako ekintzak dira, eta indibiduoaren integrapen osoa lortzeko lehen urratsa.

Aurrikuslea (prebentiboa)

Hau izango litzateke bigarren urratsa eta gaitzen kausetara zuzendurik legoke funtsean, aldi berez bi bidetatik joko lukeelarik: - osasun indibidual eta kolektiboaren maila kontrolatuz eta ebaluatuz, txerto kanpainen bidez, haurdunaldia eta edoskitzaroa zainduz, eskola medikuntzaren bidez, etab.

- faktore sozialetan ihardunez, hirigintza, etxagintza, politika sozio-ekonomiko, ingurugiro etabarri buruzko kontrol eta erabakietara zuzenduriko ekintzei eraginez.